Perfumea
Hosto batzuk potoan sartu ditu nire alabak, txiki-txiki eginda, eta urez bete du gero. Estali du plastiko-paper garden batez, eta han utzi du. Potoak bi hilabete eman ditu bere mesanotxearen gainean, eta, halako batean, galdetu diot ea zertarako daukan hosto urezko zera hori hor. Perfume bat egiteko dela esan dit, «denborarekin» ura lurrin bihurtuko dela. A bai? Esan diot: ez dut uste! Bitxia da, zeren zer egingo duen oso garbi baitauka, nola egingo duen inon ikasi ez duen arren. Sen hutsez ari da. Urak, hostoen zukuarekin nahasirik, bere berezko zaporerik eza abandonatuko du, hostoen esentziaz kutsatzeko. Eta, derrepente, perfumea. Etxean egina. Orduan potoa zabaldu dut, kendu ditut hostoak, eta tanta batzuk bota dizkiot eskuan. Usaindu duenean, dezepzioa etorri da, perfumeak ura izaten segitzen duela deskubritzean. Azaldu diot, nola edo hala, perfumeak baduela bere egiteko era, alkoholarekin nahasirik sortzen dutela, eta zer dakit nik. Eta nire artean esan dut, hau, haurraren inozentzia den hau, ez ote den guk handiagotan politikan izaten dugunaren antzekoa. Badakigu zer nahi dugun, eta obratzen dugu harako bidean, nola egingo dugun ez jakin arren. Baten batek esan beharko liguke kontua ez dela hostoak urez nahastea, hor utzi eta zain geratzea. Egin egin behar dela, denborak lortuko ez duen hori guk lortu behar badugu. Kontua da: nola.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
