Bost teknikari auzipetuko dituzte Mikel Arzak gaztearen heriotzagatik
Donostiako Azpiegitura saileko zuzendaria, bi udal teknikari eta Paseo Berriko obretan aritu ziren bi enpresetako beste bi teknikari prozesatuak izango dira 2013an Urgull menditik pasealekura eroritako harri batek buruan kolpatuta zendu zen Mikel Arzak gaztearen heriotzagatik. Hiriburuko 2. Instrukzio Epaitegiak hala erabaki du, Efe agentziaren arabera.
Prozesatzeko autoaren aurka helegitea aurkeztu daiteke eta, orain, aldeek aukera izango dute epaiketa hastea, kausa artxibatzea edo eginbide osagarriak hastea eskatzeko. Tramite honen ostean, Fiskaltzak, hildakoaren familiak ordezkatzen duen akusazio partikularrak eta bost prozesatuen defentsek idatzi bana egin beharko dute beren ondorioekin.
Arriskuaz ohartarazi
Mikel Arzak gaztearen heriotza, 20 urte zituela, 2013ko abuztuaren 7an gertatu zen. Urgull menditik harria erori zen pasealekura eta, ia lau urte geroago, Instrukzio Epaitegiak zuhurtziagabekeriazko giza hilketa izan zitekeela ebatzi du.
Autoak gogorarazten duenez, istripua baino hilabete batzuk lehenago, 2012ko azaroan, Paseo Berrira harriak erori ziren, zehazki, Gipuzkoako Argazkilari elkartearen parera. Bertan «sei metro inguruko harria erori zen», zehazten da idatzian.
Arrazoi hau tarteko, Udalak enpresa bati txostena eskatu zion eta, honek, adierazi zuen gerta zitekeela harri gehiago erortzea. Luizi eta harrien erorketa gehiago ekiditeko, Udalak «obra proiektu bat» eskatu zuen. Lan horren Memoriak lanen beharra azpimarratu zuen, lur-jausiek arriskua ekar zezaketelako oinezko zein autoentzat. Geologia eta Geoteknia eranskinek ere «tamaina handiko harrien» erorketaz ohartarazi zuten.
Arzaken heriotza jazo zenean harria euriteengatik erori zela zehaztu zen. Epaileak, ordea, dio puntu honetan garrantzitsuena ez dela argitzea zergatik gertatu zen istripua, baizik argitzea zergatik inork ez zituen prebentzio neurri handiagoak hartu txostenek ohartarazi arren.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
