Bertsolaritzaren mundua «aktibatzera» dator Bizkaiko Taldekakoa
Orain bi urte Bizkaiko Bertsolari Elkarteak hasitako hausnarketa fasea ari da emaitzak ematen eta, besteren artean, aurten lehendabizikoz Taldekako Bertsolari Txapelketa abiatuko du. Honen bidez, Bizkaiko bertsolaritzaren oinarrian eragin, eta eskualdea aktibatu eta indartzea bideratu nahi dute; bestela esanda, bertso eskolak eta talde teknikoak (gai jartzaileak, epaileak...) indartu, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketatik at aritzen diren bertsolariei eta zaleei espazio berriak eskaini nahi dizkiete.
Txapelketan parte hartzeko 30 taldek eman dute izena, guztira 200 parte hartzailetik gora batuz, eta, antolatzaileek zehaztu dutenez, Bizkaiko eskualde guztietako ordezkaritza dago. Bertsolarien artean, parte hartzaile «oso gazteak, beteranoak, aspaldi bertsotik aparte ibili direnak, hasiberriak...» daudela zehaztu dute eta, faseei dagokienez, lehena apirilaren 3an amaituko da, bigarrena 24an, eta finala ekainaren 3an jokatuko da. Informazioa eta datak: www.bertsozale.eus/bizkaia/taldekakoa.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
