Heziketa
Data hauen inguruan lankide batzuek aurreko seihilekoan irakatsitako klaseen gainean ikasleek egindako ebaluazioak irakurri eta elkarrekin komentatzeko ohitura izaten dute. Oro har, kritika neutroak izaten dira: klasea ondo zegoen; irakasleak nolabaiteko interesa agertu zuen gaiarekiko eta ikasleekiko. Zorte pixka batekin, ebaluazioak serio hartzen duenik izango da ikasleen artean, aurrera begira klase dinamika edo banakako ikasketa prozesua hobetzeko proposamenak egiten dituena. Beti dago komentario bitxiren bat ere, harriduraz jaso ohi dena –goizean esnatzeko arazoak dituen ikaslearen kexa bere “beharrak” ulertu ez eta berandu heldu zen bakoitzeko penalizatzen zuen irakaslearen kontra– baita amorrua sorrarazten duen baten bat ere. Esaterako, literatur klasea hartu eta irakurri eta idatzi behar izatearen gainean kritika iraingarria idazten duen ikaslearena. Jakin badakizu nor den egilea, nola ez bada, egunero irakurketak egin gabe etortzen zen harena eta idatzi bere buruari buruz bakarrik idazten zuenarena. Ikasle ebaluazioak garrantzitsuak dira, aizue, eta ikasketetan emaitza onik ateratzen ez badute norena da errua? Irakaslearena. Nolatan eskatu ikasleei literatur klase batean liburuak irakurtzea? Ez, ez, hobe beren belaunaldiaren beharrei egokitu eta liburuen ordez teknologia berriak erabili. Hala proposatzen du ikasle haserretuak, filmak erakusteko klasean, didaktikoagoak direlako eta ulertzen errazagoak. Bai, zerbaitetan huts egin diegu ikasleei, autokritika garatzeko ahalmenean.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
