Aimar Karrika nagusitu da Lakuntzan jokatutako final-laurdenean
Eneko Lazkozi puntu erdi eskaseko aldea aterata, martxoaren 26an Agoitzen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Aimar Karrikak joan den igandean.
200 bertsozale bildu ziren Lakuntzako Kultur Etxean, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena ikusi eta entzutera.
Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxeko ikasleen agurrarekin hasi zen saioa. Ainhoa Aranburu aritu zen gai-jartzaile lanetan.
Denera 344,5 puntu eskuratu zituen Karrikak. Ondoren sailkatu ziren Eneko Lazkoz (344), Iker Gorosterrazu (300), Joanes Illarregi (299,5), Oier Lakuntza (288) eta Egoitz Gorosterrazu (263,5 puntu). Illarregirentzat bere lehen txapelketa da aurtengoa.
Bost bertsolari hauek gainerako final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatuko diren jakiteko. Denera, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 30etatik.
Karrikarekin batera, Julio Soto eta Xabier Terreros dagoeneko sailkatuta daude hurrengo faserako.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
