Euskal etnopoloaren labela jaso du Euskal Kultur Erakundeak
Estatu frantsesean zortzi erakundek jaso dute etnopoloaren labela. Zerrendari beste erakunde bat gehitu zaio berriki: Euskal Kultur Erakundea (EKE). 1999. urtean sorturiko aitorpen horrek kultura eta ikerketaren alorrean ari diren erakundeen lana goraipatzen du. EKEren kasuan, ahozko memoriaren bilketan egiten duen lana saritu du Estatu frantseseko Kultura Ministerioak. Labela EKEren eta Pariseko Giza Zientzien Goi Mailako Eskolaren arteko partaidetzaren izenean eskatu dute. Aitorpenari esker, EKEk eskola horrekin ez ezik, Ipar Euskal Herriko erakunde zientifikoekin ere eginen du lana, Terexa Lekunberri euskal erakundeko langileak azaldu duenez. Hala nola, Iker zentro, Euskaltzaindia, Baionako mediateka, Eusko Ikaskuntza, Baionako Euskal Museo eta departamenduko fitxategiekin.
Etnopolo bakoitzak gai tekniko batzuk lantzen ditu. Euskal erakundearen kasuan, ondarearen eta sorkuntzaren arteko loturari garrantzia emana izanen da. Gisa berean, beste hiru gai landuko ditu: ahozko memoria, euskal kulturaren atari baten sorrera eta hizkuntza aniztasuna. «Lau gai horiei buruzko kultura ekintzak aitzina eramanen ditugu eta aldi berean ikerketa proiektuak martxan jarriko ditugu», aipatu du Lekunberrik. Labelari esker, EKEk laguntza ekonomikoa jasoko du, bereziki formakuntza arloan eta solasaldi zein mintegiak antolatu ahal izateko.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
