Donostia
Denboraldiko hamaseigarren garaipena lidergoari sendotasunez eusteko
BERA BERA 26
GRANOLLERS 23
Super Amara Bera Berak ez zuen ezustekorik nahi etxean eta 26-23 gailendu zitzaion atzo KH7 BM Granollersi. Denboraldiko hamaseigarren garaipena lortu zuen Montse Pucheren taldeak eta lidergoa mantentzen du, Atletico Guardes bigarren sailkatua baino bi puntu gehiagorekin.
Aurreneko zatia gol bakarreko abantailarekin amaitu zen, baina bigarren zatian markagailuak aurreneko berdinketa adierazi eta berehala, etxeko taldearen erreakzio bizia heldu zen. Hala, behin sei goleko aldea lortuta (48. minutuan), eta Steinbach zortzi gol egitera heldu zen arren, urduritasuna uxatu zuen Bera Berak. Temprano atezainaren geldiketek eta Etxeberria, Fernandez, Lopez eta Aramendiaren launa golek egin zuten garaipenaren bidea.

Eguneko gaiak
El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Eguneko gaiak
Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

Eguneko gaiak
El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

Eguneko gaiak
El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

Eguneko gaiak