GARA
LEGUTIO

Manex Agirre gailendu da Legutioko saioan eta Julen Zelaieta Iruritakoan

Arabako eta Nafarroako bertsolari txapelketetako saio bana jokatu zen atzo. Arabakoari dagokionez, Manex Agirrek lortu zuen puntuaziorik altuena (248) Legutioko laugarren finalaurrekoan. Bere atzetik sailkatu ziren Iñaki Viñaspre (247,5), Peru Abarrategi (235,5), Iker Agirre (234), Felipe Zelaieta (233,5) eta Jon Ruiz de Pinedo (209). Martxoaren 19ra arte itxaron beharko dute finalean nor arituko den jakiteko. Nafarroari dagokionez, Julen Zelaieta nagusitu zen Iruritan (306) eta bere atzetik Josu Sanjurjo (289), Amaia Elizagoien (279), Oskar Estanga (272,5), Ekaitz Astiz (266) eta Saats Karasatorre (265,5) sailkatu ziren. Zelaieta Agoizko finalaurrekoan izango da martxoaren 26an.