Bordele-Paris AHT berriaren abiadura gora, eta txartelen tarifak ere bai
Uztailaren 2an Bordele-Tours AHT tartea zabaldu ostean, L’Ocean trenak funtzionatzen hasiko dira eta Akitaniako hiriburutik Pariserainoko bidea abiadura handian egingo da (2 h 04 min). Trenotako batzuk Lapurdiko geltokietatik igaroko dira.
Gaurtik aurrera txartelak erosteko aukera zabalik dagoenez, SNCFk tarifa berriak ezagutarazi ditu eta, espero bezala, igoera nabarmenak daude. Esaterako, Bordele-Paris 2. klaseko txartel arruntak %16 gehiago balioko du (96 eurotik 111 eurora) eta Baionatik 123 euro, 112 ordez. Hori bai, bidaiaria ordubete lehenago iritsiko da helmugara.
Dena dela, «abiadura handia prezio herrikoietan» eskaintzeko asmoa iragarri du SNCF Voyages-eko zuzendaritzak. Xede horrekin, promoziozko txartelak eskuragarri jartzen segituko dute hainbat trenetan; are, mota horretako txartelen kopurua gehituko dutela ere agindu dute.
Txartel bereziak
Adibidez, Prem’s izeneko txartel itxien (aste batzuk lehenago erosten ahal direnak) kopurua bikoiztu egingo du eta 25 eurotik hasita eskainiko dira (Bordele-Paris tartean). Prezio apaleko eskaintza berria ere, Ouigo izenekoa, izango da tren batzuetan. Hegazkinen eta autobusen lehiari aurre egiteko, SNCFk ahalegin berezia egin nahi du lan kontuengatik bidaiatzen duten pertsonei begira (wifia, zerbitzuak eta arreta zaindu, ilara bereziak trena hartzeko...) eta trenen maiztasuna ere handitu egingo da.
Dena beharko du lehendik ere aski garestia den AHTren erabilera sustatu eta errentagarritasunaren oreka bermatzeko, are eta gehiago trenbidea erabiltzeagatik ordaindu beharko dituen bidesariek ere gora egingo dutelako.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
