GARA
DONOSTIA

Aita ikusteko baimena eman diote Xabier Garcia presoari

Auzitegi Nazionalak baimena eman dio Xabier Garcia Gaztelu euskal presoari aita ikusteko, azken honek adina dela-eta mugitzeko zailtasunak ditu eta. Bizkaitar presoa Huelvako espetxean dago eta epaileak «behar duen denbora» hartzeko baimena eman dio, poliziaren zaintzapean. Erabakia Lege Medikuntzako Institutuaren txosten bat jaso ostean hartu du.