Avironek itxaropenari eutsi nahi dio
Avironek Stade Français hartuko du gaur 18.30ean Jean Dauguer estadioan, eta neurketa benetan berezia da. Pariseko taldearen inguruan zalantza asko daude, ez baitaki inork datorren urtean zer pasatuko den, eta agian horixe baliatu beharko luke Avironek partida irabazi eta aurreko taldearengana gerturatzeko.
Ez dago garbi azkenean aurten zenbat taldek galduko duten Top 14 txapelketa, eta badaezpada ere azkeneko postua atzean uztea komeni da, nahiz eta gaur irabazita ere Avironek hori ezinezkoa izango duen. Lapurtarrak denboraldi kaskarra egiten ari dira, eta jada zaleak datorren urtean taldea Pro 2 Mailan ikusi beharko dutela ere sinetsita daude. Etxean zalantza asko sortzen ditu, eta etxetik kanpo oso itxura txarra ematen du. Horrela, noski, zaila da aurrera egitea.
Datorren urtean Top 14an egon nahi duena Biarritz da, eta horretarako garaipen garrantzitsua lortu zuen Agileran, liderra, 16-13 mendean hartu ostean. Maxime Luku izan zen lapurtarren protagonista. Garaztarrak egin zituen etxekoen puntu guztiak. Entsegu bat, gauzatze bat eta bi zigor-kolpe lortu zituen.
Ohorezko Mailan neurketa garrantzitsuak dira denak ere, Liga amaitzear baitago. Gaur derbi bat izango da gainera, 17.00etan Getxo eta Bizkaia Gernika neurtuko baitira Faduran. Etxekoek Ohorezko Mailan jarraitzea dute jokoan. Hernanik, behin zuzeneko jaitsiera saihestuta, kanporaketa ere baztertu nahi du, baina zaila izango du gaur irabaztea, Valladoliden Quesosen zelaian jokatuko baitu (17.00). Bihar, berriz, Ampo Ordiziak jokatuko du. Altamiran 12.00etan El Salvador hartuko du, eta partida lehiatua izatea espero da.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
