Joseba Gotzonek nazioarteko bira hasiko du gaur Katalunian

Gaur Lleidan emango duen kontzertuarekin hasiko du Joseba Gotzonek “Desiraren kaia” lanaren nazioarteko aurkezpen bira. Kuba, Irlanda, Mexiko, eta Argentina bisitatuko ditu uztailetik azarora. Abenduan –data zehazteke– Bilbon izango da.