GARA
ESTRASBURGO

Estrasburgok Errusia zigortu du Beslango eskolako sarraskia dela-eta

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Errusia zigortu du Beslango eskola batean egin zen bahiketa masiboaren kudeaketa egokia izan ez zelako. Salatu du Moskuk bazuela «eraso terrorista» egiteko planen gaineko informazioa, eta ez zuela nahikoa egin sarraskia saihesteko.

«Akats larriak» aipatzen ditu Estrasburgoko auzitegiak eta Mosku ez dator bat, jakina. 2004ko irailaren 1ean Txetxeniako gerra geldiarazi nahi zuen matxino talde armatu batek Ipar Osetiako Beslan herriko eskola hartu zuen, eta bertan zeuden 1.200 bat pertsonak bahitu.

Errusiako segurtasun indarrek abian jarri zuten operazioa oso gaizki bukatu zen: 330 hildako, horietako 186 umeak. Beste 750 zauritu zituzten segurtasun indarren operazioa hasi eta gero izan ziren bi leherketek.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak adierazi du Moskuko agintariek bazekitela ikasturte hasierari lotuta eskualdeko eskola baten aurkako «eraso terrorista» bat prestatzen ari zirela eta zuten informazioa «nahikoa zorrotza zela».

Datu horiek esku artean izan arren, «agintariek ez zituzten neurriak hartu terroristak elkartu eta erasorako prestatu ez zitezen. Gainera, ez zuten eskolako segurtasuna indartu, eta ez bertako langileei ez biztanleei ez zitzaien ezer esan bizi zuten mehatxuaren inguruan», epaiaren arabera.

Epaileek diote Errusiako segurtasun indarrek gehiegizko indarra eta arma astunak erabili zituztela: kanoiak, granada-jaurtigailuak eta su-jaurtigailuak, «eta horrek biktima gehiago eragin zituen bahituen artean». Estrasburgok onartzen du indarraren erabilera bidezkoa zela egoera hartan, baina uste du «lehergailuen eta armen erabilera horren masiboa» izatea ez zela beharrezkoa.

Mosku ez dator bat

Mosku ez dator bat Auzitegiak erabakitakoarekin eta helegitea jarriko du. Errusiako 409 herritarrek aurkeztu zuten demanda: batzuk, Beslanen bahituta egondakoak; besteak, biktimen senideak. Ia hiru milioi euro eman beharko dizkie Moskuk salaketa jarri zutenei.

«Onartezina da», esan zuen atzo Kremlinek. Dmitri Peskov eledunak esan die kazetariei horrelako epai bat ezin dutela onartu «askotan eraso terroristak jasan behar izan dituzten herrialdeek, eta tamalez zerrenda hori gero eta luzeagoa da». Edonola ere, Peskovek adierazi du bere hitzak emozioak eragindakoak zirela, eta balorazio juridiko bat egingo dutela.

 

Cincuenta horas de horror en el gimnasio

La mañana del 1 de setiembre de 2004, inicio del curso escolar, un comando armado entró en una escuela de la pequeña localidad de Beslán, en la región caucásica rusa de Osetia del Norte, y tomó como rehenes a más de 1.200 personas. Las primeras víctimas se registraron en el tiroteo que se desató entre los atacantes y los policías que llegaron al lugar, tras lo cual el comando agrupó a los rehenes en el gimnasio del centro, que sembró de explosivos. Comenzaban 52 horas de horror, en las que apenas se pudo obtener la liberación de tres decenas de rehenes: comenzaron a faltar el agua y los alimentos y algunas madres tuvieron que optar por salvar a uno de sus hijos y dejar a otros en medio de ese infierno. El 3 de setiembre, una confusa operación de rescate iniciada por las fuerzas rusas se saldaba con más de 330 muertos, de los cuales 186 eran niños.

Desde entonces, las Madres de Beslán, organizadas para exigir justicia, han combatido el olvido acudiendo cada año al gimnasio de la vieja escuela convertido en lugar de peregrinación y recuerdo.GARA