J.L.
Harri-zulatzea

Aldai Aldek orain arte lortutako guztia ez dela kasualitatea izan erakutsi nahi du

Euskal Herriko Harri-zulatzaileen Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da bihar Muskizko plazan, 18.30ean. Orain arte aritu diren talde guztiak bertan izango dira, eta hemendik aurrera Ligako sailkapena finkatzen ere joango da, hirugarren jardunalditik aurrera hasten baitira aldeak zabaltzen.

Aldai Alde, Burdin Gazteak, Errekatxo, KZ Kolpeka, Kabiezes eta Piratak taldeak arituko dira lanean.

Trapagarango Aldai Alde izan da aurreneko bi jardunaldietako talderik onena, eta emaitza errepikatzen baldin badu, txapeletik gero eta gertuago dagoela esan daiteke, nahiz eta oraindik asko falta den amaitzeko. Bi jardunaldietan Ortuellako Burdin Gazteak izan da bigarren, eta horiek ere oraingoan pauso bat aurrera eman nahi izango dute.