Jon LEUNDA
Sega

Gabirondo eta Etxaburua dira abiaduran faborito

Zizurkilgo Nekola baserriko belardietan jokatuko dira bihar, 18.00etan,emakumezkoen eta gizonezkoen Gipuzkoako abiadurako bi finalak.

Zizurkilgo Nekola baserriko belardian jokatuko da bihar, 18.00etan, Gipuzkoako abiadurako finala. Bertan gizonezkoak eta emakumezkoak lehiatuko dira eta bakoitzak 50 metro karratuko bi sail moztu beharko ditu emakumezkoetan, eta mutiletan, berriz, 100 metro karratuko bina sail.

Gizonezkoetan, Peio Argaia, Jokin Etxeberria, Julen Gabirondo, Jokin Garmendia, Suharri Irazustabarrena, Iñigo Merkader, Jon Otegi eta Iban Pardo lehiatuko dira. Julen Gabirondo izango da txapela lortzeko faborito nagusia. Joan den astean amaitu zen nazioarteko erako Euskal Herriko Liga berak eraman zuen, eta final honetan ere txapela lortzeko hautagai nagusia bera izango da. Beraz gain, badira gehiago ere Ligan aritutakoak.

Emakumezkoetan, berriz, Irati Astondoa, Alatzne Etxaburua, Alaitz Imaz eta Ainara Otamendi izango dira lehian arituko diren lau segalariak. Etxaburua izango da kasu honetan garaipena lortzeko faboritoa.

Proba hauetan azkartasuna eta txukuntasuna uztartzen dira. Ez du belarra azkar ebakitzeak bakarrik balio, txukun ere moztu behar izaten baita. Ebakitzen bukatutakoan, epaileek bakoitzaren lana nolakoa izan den aztertzen dute eta zigorren arabera egindako lanari denbora gehitzen joaten zaio. Ondorioz, hor abiadura eta txukuntasuna biak batu behar izaten dira; bestela oso zaila da garaipena erdiestea.

Honi buruzko guztia: Sega