Nafarroa Bihartean elkartean sartu da Gipuzkoa eta Baionarekin batuz

Nafarroa, Gipuzkoa eta Baionako merkataritza ganberetako presidenteek akordioa sinatu zuten atzo lehenengoa Bihartean elkartera batzeko eta hala interes ekonomikoko Europako espazio hori indartzeko. 2010ean eratu zuten Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundeak eta Bayonne Pays Basque erakundeak bi lurraldeetan kokatutako enpresen mugaz gaindiko ahalmena garatzeko. Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera elkartean sartzeak garapen garrantzitsua ekarriko duela uste dute. Azaldu zutenez, hiru lurraldeek asko konpartitzen dute eta itunak euren arteko enpresa-harremana formaltzeko balioko du.