Lehenengo hauteskunde sindikalak egin dituzte Euskal Elkargoan
Iragan apirilean Ipar Euskal Herrian sortu zen erakunde berrian jarduten duten langileek (lurralde agenteak) beren ordezkari sindikalak hautatzeko hauteskundeak egin zituzten iragan asteartean.
Orotara 1.200 lurralde agentek jarduten dute Euskal Elkargoan. Hauteskunde egunean 647k eman zuten botoa. Hortaz, lehen aldiz egiten ziren hauteskunde sindikal horietan langileen %66k parte hartu zuten.
Orotara sei ordezkari hautatu behar ziren eta hiru sindikatuk aurkeztu zituzten zerrendak. CGT-k irabazi zituen boto gehien, hiru ordezkari eskuratuz. Bigarren indarra CFDT izan zen, bi ordezkarirekin, eta hirugarrena LAB, ordezkari batekin.

Eguneko gaiak
Icono de una época, profesor y pensador abertzale de izquierdas

Eguneko gaiak
«Kixkur», presoen itxaropenen eta ezkutuko herriaren idazle

Eguneko gaiak
«No es conflictividad, es conciencia de clase, trabajar y vivir en Aiaraldea»

Eguneko gaiak
Un tuit «indecente» del PSE dinamita la reunión entre Esteban y Andueza

Eguneko gaiak