Jon Kanflanka leitzarrak ez du Nafarroako txapelari eusteko aparteko arazorik izan

Ez zen ezusterik izan, eta Jon Kanflankak irabazi zuen herenegun Donezteben jokatu zen Nafarroako Txapelketa. Lehen ere bera zen txapelaren jabea, eta oraingoan ere ez da buruz aldatu. Leitzarrak Mikel Berekoetxea izan zuen aurrean, azkeneko urte hauetan bezalaxe.
Kirolari bakoitzak 45 minutu izan zituen lanean aritzeko, eta tarte horretan belar kilorik gehien ebakitzen zuenak lortzen zuen garaipena. Sailetan ere ia beti aurretik joan zen Kanflanka, eta amaieran ez zen ezusterik izan.
Belarra txukun ez ebakitzeagatik zigorrak izaten dira proba hauetan ere, eta kasu honetan Berekoetxeak bi jaso zituen. Hala ere, horrek ez zuen amaierako emaitza aldatu. Jon Kanflankak 1.712 belar kilo ebaki zituen, eta Mikel Berekoetxeak, berriz, 1.475 kilo. Bi kirolari hauen erronka Euskal Herriko Txapelketa izango da orain, eta hango helburua, berriz, finalean sartzea izango da. Gipuzkoarrak eta nafarrak bakarrik lehiatuko dira, une honetan ez baitago besterik era honetan.
Lokotxak
Garazi Arruti, nesketan, Aritz Martin, mutiletan, eta Beñat Obieta, gazteetan izan dira Bizkaiko lokotx-biltze Txapelketa irabazi dutenak.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
