Etxean dira Tolosako igerilekuko isuriagatik ospitaleratutako guztiak

Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan asteartean izan zen isuri toxikoaren ondorioz ospitalera edo osasun zentroetara eraman zituzten 23 pertsonak etxean dira dagoeneko. Azken hiruek atzo arratsaldean hartu zuten alta. Tolosako Udalak azaldutakoaren arabera, gas toxikoa kiroldegiko aireztapen sistematik zabaldu zen. Atzo goizean ireki zuten berriz kiroldegia eta normaltasunez jardun zuen.