Aldai Aldek oso alde txikiarekin irabazi du Ligako jardunaldia
Aldai Aldek irabazi du harri-zulatzaileen ligako jardunaldia, eta emozioa izan da, zentimetro gutxi batzuetako aldea egon baita lehen bien artean.
13 zulo eta 5 zentimetroko marka egin zuen Aldai Aldek. Bigarren postua izan zen Burdin Gazteak taldearentzat, eta Ortuellakoek 13 zulo eta 4,3 zentimetro egin zituzten. Atzetik, Piratak, Errekatxo, Kabiezes eta KZ Kolpeka sailkatu ziren.
Sokatira
Berangoko Santa Ana auzoan jokatuko da gaur 11.30ean Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketako jardunaldia. 560ko bigarrena izango da, eta Gaztedi A taldeak txapela bideratuta uzteko aukera paregabea dauka. Laukizkoek irabazi egin zuten lehen jardunaldia, eta gaur ere gauza bera egiten badute, dena maldan behera jarriko zaie. Goiherri A izango dute aurkari nagusi, orain arte jokatutako hiru mailetako txapelak irabazi egin baititu horrek. Laukizkoekin eta Erandiokoekin batera, Goiherri B, Gaztedi B eta Akelarre ere arituko dira.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
