Jokin Alkizaletek Bigarren Mailara igotzeko aurreneko pausoa eman du

Alkizalete II.ak irabazi zuen atzo Labaienen jokatu zen Euskal Herriko Hirugarren Mailako lehen kanporaketa, eta berarekin batera Txapartegi eta Kortxero sailkatu ziren finalerako. Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko erdibitu behar izan zituen.
Ez zen inongo ezusterik izan, hiru hauek baitzeuden finala jokatzeko txartela eskuratzeko faboritoen artean, eta ez zuten hutsik egin. Denborarik onena Alkizaleterena izan zen. Asteasukoak 9 minutu eta 30 segundo behar izan zituen bukatzeko. Bigarren izan zen Txapartegi, eta berak 9 minutu eta 59 segundoan amaitu zituen lanak, eta Eloi Kortxerok, berriz, 10 minutu eta 14 segundoan.
Gainerako aizkolari guztiak finaletik kanpo geratu ziren, eta honela sailkatu ziren: Eneko Saralegi (10.20), Elorriaga II.a (10.59), Lekue (12.03), Indakoetxea (12.41), Mielanjel Etxeberria (13.45), Urteaga (14.37), Garcia (16.29), Lopez (16.37), Muñiz (17.13) eta Intxausti (17.57).
Bigarren finalerdia abuztuaren 27an jokatuko da Lakuntzan, eta han Kintana, Rodriguez I.a, Rodriguez II.a, Naredo, Esnal, Olasagasti, Otaegi II.a, Arizmendi, Beltza, Gorriti, Resano, Pellejero eta Patxi Mindegia lehiatuko dira. Hemendik ere aurreneko hirurek lortuko dute finala jokatzeko txartela.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
