Hezkuntza Bereziko ordezkapenak kritikatu dituzte
Lakuako Hezkuntza Sailak egin duen Hezkuntza Bereziko hezitzaile ordezkoen esleipena kritikatu dute LAB, ELA eta Steilas sindikatuek. Behin-behinekotasun tasa %58koa da, baina, horri aurre egin beharrean, langileentzat onuragarriak ez diren «kontratazio modu berriak» abian jarri dituela Lakuak azaldu zuten sindikatuek: bakante kontratua eta lan edo zerbitzu jakin baterako kontratua. Haien iritziz, egoera okertuko du horrek. «Datorren ikasturte honetarako lanpostua hartu dugun ordezko batzuek bakanteko bitartekotasun lan kontratua izango dugu, gure artean ezberdintasunak sortuz eta zerrenden kudeaketan antzinatasuna bigarren mailan utziz», kexatu dira.
Moduak ere salatu dituzte. «Ez dira alde sozialarekin adostutako aldaketak izan, beraien berri aste honetako bilera batean izan genuen. Bertan, LAB, ELA eta Steilas sindikatuok erabateko desadostasuna azaldu genuen, aldaketa honek dakartzan aldagarriei nola aurre egin zehaztu gabe dagoelako».
Erantsi dutenez, «prozesu honetan ez da kontuan hartu langileon iritzia, ezta ordezko guztion parte hartzerako berdintasun eskubidea ere. Bakanteko bitartekotasun lan kontratua izango dugun langileok ez dakigu zehatz-mehatz zer inplikatzen duen kontratu mota honek. Aldaketa hori birbaremazio prozesuaren ondoren izateak bai esleipen honetarako bai etorkizunerako gure eskubideak murriztea ekarri du».

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
