Antzarak
Aspalditik atzerrian bizi den irakasle batek esan zidan jaioterritik kanpo igarotako lehen sei urteak errazak egin zitzaizkiola. Aitzitik, zazpigarren urtea nekeza egin zitzaion oso. Erdi-depresio batek jo zuen; geratu ala itzuli erabaki ezinik ibili zen. Bere ondorioa zen kanpoan daudenentzako zazpigarren urtea krisi urtea dela. Hortik onik ateratzen denak posible izango du bizimodu osasuntsua eramatea atzerrian, bestela herriminak gaindituta zoritxarrekoa izan ala jaioterrira itzuli beste aukerarik ez du izango. Aipatu irakasleak kontu esoterikoei dien mirespenaz jakitun, «zazpigarren urtearen» inguruko bere hipotesiak hainbat kulturatan zazpi zenbakiari ematen dioten garrantziarekin lotura ote duen galdetu diot neure buruari. Nire kasuan zazpigarren urteak ez zuen esanahi berezirik izan, ezta aurreko edo haren ostekoek ere. Gauza batzuk faltan bota bai, baina nostalgian erori gabe; zenbait kontutara ohituta dagoeneko, baina tokikoa erabat sentitu gabe. Hirugarren urtea, baina, bitxia gertatu zen. Uda amaierako egun batean, ilunabarrean, zerua zeharkatzen ari zen antzara talde baten garrasiek “Sugeak txoriari begiratzen dionean”-en antzaren pasartea gogora ekarri zidatela. Hori eta txikitatik udazkenarekin lotu izan dudan usaina, jaioterrian bakarrik antzemana. Une hartan noizbait bizi izandakoa errepikatu ezin izatearen kontzientziak hartu ninduen eta antzarekin batera urruntzen zihoala, auskalo zein norabidetan.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
