J.L.
HARRI

Bizkaiko finalerako txartelak banatuko dira Bilbon

Bizkaiko harri-zulatzaileen Buruz Buruko Txapelketako kanporaketa jokatuko da bihar, 13.00etan, Bilboko Mallona auzoan. Oskar Laso, Yasmin Calabozo, Ivan Calabozo, Edu Hidalgo, Rober Irure, Igor Benito, Luisma Casillas, Gotzon Abasolo, Gorka Madariaga, Sergio Gomez eta Asier Zubiaga lehiatuko dira. Sei onenak sailkatuko dira finalerako.

Taldekako lana gogorra baldin bada, bakarkakoak hori gainditu egiten du, eta ikuskizun bikaina ikusteko moduan izango dira bertara doazen zaleak. Aldai Alde, Burdin Gazteak, Errekatxo, Gallarta, Kabiezes eta Piratak taldeak egongo dira kirolari hauen bitartez ordezkatuta.

Larrabetzun jokatuko da bihar, 12.00etan, Euskal Herriko lokotx-biltze txapelketa bai nesketan eta bai mutiletan. Emakumezkoetan, Arruti, Onaindia, Frutos, Etxeberria eta Ariztegi lehiatuko dira eta gizonezkoetan, berriz, Martin, Gomez, Ruiz, Lermo, Lasaga eta Etxegarai neurtuko dira. Bietan, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako kirolariek bakarrik eman dute hemen aritzeko izena.

Honi buruzko guztia: HARRI