Mari Domingi
Tradizioa denborak ekartzen du. Eta tradizioak, aldatzen dira, eboluzionatzen dute, eguneratzen dira. Badira tradizioak beste tradizio baten gainean eraikitzen direnak eta, askotan, harekin zerikusi handirik izan gabe. Olentzero esaterako. Pertsonaia mitologikoa, mozkorra, tripazagia, beldurgarria eta haurrei opariak baino, haurrak berak eramaten zituena; gaur egun, ordea, Papa Noel txapelduna bihurtzen ari da gero eta gehiago, Estatu Batuetatik datorren jai ereduari jarraituz, pertsonaia gero eta aspergarriagoa bihurtuz, arimarik gabekoa, kontsumoaren atzaparretan eroria.
Azken urteetan Olentzerori beste pertsonaia bat gehitu zaio: Mari Domingi. Gizonezkoaren protagonismo bakarraren aurrean emakumearen presentzia aldarrikatzeko bidea. Tradizioa bide onetik aldatzeko modua. Baina zein da Mari Domingiren istorioa? Nondik dator? Non bizi da? Zergatik agertzen da Olentzerorekin batera? Historiarik eta istoriorik gabeko pertsonaia da, hortaz izaerarik gabekoa. Hau bai tristea. Zorionez, badago zeri heldu. Pio Barojak kontatzen du bere amonak kontatzen zuela, beraien etxera gabotetan gona loreduna zuen emakumea agertzen zela gabonetan, jaiotza bat jarrita pandero batekin kantatzen ziona. Jaiotza hartan ba omen zegoen emakume bat bufoi itxurarekin eta hari “Horra Mari Domingi…” kantatzen zion. Hona bere istorioa.
Maite ditut Olentzero eta Mari Domingi, bikote ederra, bata groteskoa eta batere aristokratikoa; bestea, bufoia, pozaren eta kritikaren ordezkaria. Festak ospatzeko lagun apartak.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
