Aletxu Zobaran euskal presoak behin-behineko askatasuna eskuratu du
Aletxu Zobaran euskal preso politikoak behin-behineko askatasuna eskuratu zuen atzo, Aiaraldea.eus atariak zabaldutakoaren arabera. Azken sei urteak Estatu frantsesean espetxean eman ditu ETAn militatzeagatik, eta duela egun gutxi Espainiaratu zuten.
Atariak berak esan zuenez, Zobaranek hainbat protestatan parte hartu du espetxean, bereziki, sakabanaketa salatzeko. Saint Martin de Re presondegira heldu baino lehen 2016ko urrian, Valencen egon zen, 900 kilometrora. Espetxe aldaketa aldarrikatzeko gose greba egin zuen. Aurretik, Lyon-Corbasen egon zen, non bertako bizi baldintzak salatu zituen.

Mundua
Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

Kultura
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Mundua
Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Eguneko gaiak
Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

Eguneko gaiak