Biarritz-Carcasona eta Akize-Aviron, 18. jardunaldiko partidak gaur gauean
Gabonetako atsedenaren ostean, Biarritzek eta Avironek gaur gauean berrekingo diote lanari, ProD2 mailako 18. jardunaldiaren barruan. Biarritzek aukera aparta du sailkapenaren goialdean jarraitzeko –bosgarren dago 46 punturekin–, azken postuan dagoen Carcasona talde apala –lau garaipen eta 13 porrot gaur arte– jasoko baitu Aguilera estadioan, 20.00etan hasiko den partidan. Avironek ordu berean jokatuko du Akizen, eta baionarrek ere gora egiteko baliatu nahi dute jardunaldia, Akize beheko zulotik irten ezinik baitabil.

Euskal Herria
Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Mundua
Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

Kultura
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Mundua
Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Eguneko gaiak