Emakume bat harrapatu eta hanka egin duen gidaria atxilotu dute
Leioan larunbat goizaldean emakume bat autoaz harrapatu eta larri zauritu zuen gidaria atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, istripua gertatu eta ordu batzuetara. Gidariak lekutik hanka egin zuen ezbeharra eragin ostean. Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi zuenez, gidariak alkohola edan izanaren zantzuak erakutsi zituen. Zauritua larri eraman zuten Barakaldoko Gurutzetako ospitalera, baina bere bizia arriskuz kanpo dago.
Ezbeharra larunbatean, goizaldeko 05.45 aldera, gertatu zen; Audi A4 autoa zeraman gidari batek emakumea harrapatu zuen, BI-711 errepidean, Leioa parean. Istripua jazo zen unean emakumea gizonezko batekin batera zegoen eta anbulantzia zerbitzua eta Ertzaintza bertaratu ziren.
Iturri berberek baieztatu zutenez, zauritutakoa larri eraman zuten aipatutako ospitalera. Gidaria, bestalde, atxilotu egin zuten eta, antza, edari alkoholdunak hartu izanaren zantzuak zituen. Hala, errepide segurtasunaren aurkako delitua egotzi dio Ertzaintzak, Segurtasun Sailaren arabera.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
