Garbialdik ESK-ko delegatua kaleratu izana baliogabetu du epaitegiak
2017ko uztailaren 6an Garbialdik –Osakidetzako garbiketaz arduratzen den enpresak– ESK sindikatuko «delegatu historikoa» kaleratu zuen. Bere momentuan jarrera hau gogor salatu zuen sindikatuak, eta kanporatzearen errudun zuzena Garbialdi eta konplizea Osakidetza izan zela ere seinalatu zuen. Horregatik, abenduaren 20an epaitegietan aurkeztu zuten salaketa eta atzo jasotako epaiak kaleratzea baliogabetzat jotzen du eta delegatua lanean berriro hartzera derrigortzen du Garbialdi. ESK-k Osakidetzari exijitzen dio jazarpen sindikala aurrera eramaten duten enpresak diru publikoaz ez saritzea eta Garbialdi ESI Arabako lizitazio-orrietatik kanpo geratzea.

Euskal Herria
«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Euskal Herria
Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

Eguneko gaiak
«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Euskal Herria
Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Mundua