Lekutan den ekialderako liburuak
Gabonetan gero eta liburu gutxiago oparitzen omen dira, baina nire inguruan, zorionez, ez da horrelakorik gertatzen eta nirekin Olentzerok erabat asmatu duela esan behar dut pozarren. Mikel Ayestaranen “Oriente medio, Oriente roto” izango da urte berrirako lehen irakurketa eta banuen gogoa lan honek argitzen omen dituen zenbait galderaren erantzun bila hasteko.
Komunikazioaren arloan gabiltzanok ondo dakigu ez dela modu hoberik zerbait ezabatzeko horretaz ez hitz egitea baino, eta azken asteotako titularrei so egiten badiegu, badirudi egoerak hobera egin duela Libanon, Iraken, Afganistanen edo Sirian. Baina jakina, ez da horrela inondik inora, eta Ekialde Hurbilarekin izaten ari den isiltasunak galderak besterik ez lizkiguke eragin behar. Bestela, aho batez esan beharko genuke jada ez dagoela errefuxiaturik Europako ateetara deika, haien berri ez baitugu jada. Ekialde Hurbilean jazotzen dena ezagutzea eta ulertzea ez da erraza eta informazioa irits ez dadin saiakerak ere begi bistakoak direnean, are handiagoa beharko litzateke izan gure jakin nahia. Ayestaranek erabat konplexuak diren egoerak modu erraz eta ulergarrian azaltzeko egiten duen ariketa bikainak lagunduko digu horretan, ez baitago komunikazio arloan urte berria galderen erantzunen bila hastea baino eginbehar ederragorik.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
