Paueko administrazio auzitegiak bertan behera utzi du euskoaren auzia
Paueko administrazioa auzitegiak atzo aztertu behar zuen Baionako Herriko Etxeak ordainketak euskotan egiteko harturiko erabakiaren aurka Catherine Seguin suprefetak jarritako salaketa. Suprefetak argudiatzen zuen erabakiak ez zuela frantziar legea errespetatzen. Epaileak, ordea, auzia bertan behera uztea erabaki zuen atzo.
«Auzitegiak ezin du Herriko Etxeak harturiko deliberoa hautsi», jakinarazi zuen Xebas Christy Euskal Moneta elkarteko kideak, kontratuan eragingo lukeelako.
«Orain Seguin suprefetak prozedurarekin jarraitu nahi badu, izenpetua den hitzarmen horren aurka jo beharko luke, eta ez erabakiaren kontra», argitu zuen Christyk.
Ordainketak
Baionako Udalak eta Euskal Moneta elkarteak 2017ko uztailean sinatu zuten aipatu hitzarmena, euskoaren erabilera baimenduz.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
