Oihane LARRETXEA
DONOSTIA

Kortserik gabeko danborrada

Garai batean danborrada inauterien etorrera iragartzeko ei zen; ondoren etorri ziren arauak eta ilarak. Biak ala biak dibertigarriak, Parte Zaharrean badira beren kabuz ateratzen diren kuadrillak, edozein instrumentu edo objektu hartuta, doinuak joz eta kantatuz. Mozorrotuta egiten dute eta guztia inprobisatuz egiten da, jai giro aparta sortuz.

Danborrada bakoitzak baditu bere arauak, bere ordutegiak eta ibilbideak. Uniformeak garaiz prestatu, lisatu eta txukun jantzi. Puntualtasuna ezinbestekoa da, eta are gehiago, behin martxan jarrita, ilarak ahalik eta zuzenen mantentzea. Giro onari, baina, ezin zaizkio hormak jarri eta hala gertatzen da Donostian ere, ustezko zurruntasunak zurruntasun, algarak eta barreak dira nagusi, parranda eta giro ona.

“San Sebastian martxa”-k berak amaiera aldera iragarri egiten ditu inauteriak, jai batek hurrengoak deitzen ditu. Hala zen garai batean, aspaldian; danborrada inauterien atarikoa zen eta bakan batzuk baziren ere, mozorrotuta jotzen zituzten danborrak zein barrilak. Artxibategietan kuxkuxeatuz gero, topa daitezke Union Artesanako lagunak txinatarrez jantzita ageri diren irudiak. Gerora eman zitzaion «seriotasuna», gaur egun ezagutzen duguna.

Jai giro ero horri eutsiz, badira aspalditik beren kabuz eta modu erabat inprobisatuan Parte Zaharrean zehar San Sebastian egunez instrumentu eta objektu ezberdinak kolpekatuz egun horretako kantak jotzen dituztenak. Ez dute musika entzuteko megafoniarik; ahotsekin egiten dituzte hamaika zarata eta doinu, eta ozen abesten dituzte kantuen letrak eta erritmoak.

Kuadrilletako bat Arraun elkartetik abiatzen da, beste bat Loretxu tabernatik, bazkalostean, arratsean, baina ez dute ordutegi finkorik izaten, eta ibilbidea ere inprobisatua da, momentuan erabakitzen da zein taberna edo kale bisitatu.

«Historian zehar hamaika kuadrilla egon dira danborrada ofizialetik aparte atera direnak. Gu, beste asko bezala, atera gara lata batzuk hartuta, edozein modutan jantzita, nahiz eta gehienetan sukaldariz…». Jonpa Albisuk azaltzen duenez, poteatzen duten bitartean jotzen dute, edo jotzen duten bitartean poteatzen dute…

Jotzeko modu hau «librea eta naturala» hitzekin azaltzen du. «Modu espontaneoan sortzen da guztia, eta edonor batu daiteke. Ikusi eta gogoa pizten zaiola, gerturatzea baino ez dauka, makila bakarrarekin etorrita ere gauza asko egin daitezke», dio.

Janzteko garaian ere irudimenez jokatzen dute. Adibidez, jeneralaren txanoa plastikozko kubo bat aprobetxatuz egin daiteke eta lumak komuneko eskuila batekin. GARA egunkariko azalak aprobetxatuz txapela egin duenik ere bada, diotenez.

Ospatzeko modu honekin bat egin duten kuadrillak eta lagunak mozorrotzearen aldekoak direla aipatzen dute; alegia, izatez danborradak zuen esentzia berreskuratzearen aldekoak. «Giro bihurria errekuperatzea, hori baitira inauteriak», diote. Gogoratzen dute ere Elizak danborrada debekatzeko saiakera egin omen zuela, «mozkor kuadrillak» baino ez zirela iritzita. «Danborrada eraldatuz joan da eta, beste gauza askori bezala, sekulako kaltea egin zion 40 urte luze iraun zuen diktadura frankistak».

Arrautza frijituari kanta

Batzuek danborrada «alternatiboa» deitzen diote, baina Arrano elkartearen bueltan ateratzen direnek nahiago dute «librea» deitu. Eta «librea» den heinean parte hartzaile kopuru finkorik ere ez dago. Bost, hogei, berrogeita hamar… dena da posible. Uneren batean, gainera, auzoan ere beren kasara jotzen ari den beste kuadrilla batekin topo egiten dute, eta orduan bai biltzen dira mordoa. «Honek hautsi egiten du ezarri zaigun zurruntasuna, baina beti izan da horrela, elkarte bakoitzak ‘fundamentuz’ danborrada egin nahi izan du, eta hori egin da ofiziala». Modu honek sustatzen duen parte hartze maila goraipatzen dute, erabat zeharkakoa da, irekia eta plurala. «Donostiako edozein kuadrillak egin dezake hauxe ondo pasatzeko», gomendatzen dute.

Bitxikeria ugari daude, noski, danborrada hauen artxibategi pertsonaletan. Deigarriena, Santa Maria basilikaren albo batean dagoen eskultura txuriari urtero egiten dioten «omenaldia». Arrautza frijitu baten itxura duela diote, baina tamalez gorringoa falta duela. Goxoena. Duela lauzpabost urtetik, beste kuadrilla batzuekin bertan elkartu, erdian puxika laranja bat jarri eta aurrean kanta bat eskaintzen diote arrautza frijituari. Oso une eroa da, sanokeria hutsa, eta hori ere bada Donostiako danborrada.

 

La comparsa de los percebes, un preludio del carnaval con historia

Fundada en 1870, la sociedad Unión Artesana de la Parte Vieja donostiarra tiene historias para dar y regalar. Muy activa en la ciudad, su participación en la tamborrada es más clásica que la barandilla de la Kontxa. Y entre esas curiosidades, destaca su «comparsa de lampernas» o percebes.

Sus orígenes se remontan a inicios de 1900, y suya era la responsabilidad de anunciar el carnaval. Según cuentan desde la sociedad a GARA, antes de que la dictadura prohibiera la celebración de los carnavales, esta peculiar comparsa salía por las calles del barrio la víspera del día de San Sebastian o el mismo día. En clave carnavalesca y divertida, anunciaban las fiestas que venían.

Pero el veto a los carnavales también supuso el cese de aquella bonita costumbre, y quedó sin celebrar durante mucho tiempo hasta que, hace quince años, desde el Centro de Atracción y Turismo (CAT) de Donostia les animaron a retomar su organización.

En la actualidad, la costumbre se ha recuperado, aunque se celebra durante los mismos carnavales, y la variedad de los disfraces se ha ampliado mucho. Además de percebes, salen lapas, pulpos, chipirones, estrellas y caballitos de mar, así como arrantzales. El colorido imaginario del mar tocando barriles y tambores. Sobre el por qué de los percebes en aquellos inicios, deducen que se debe a la cantidad que antaño habría en el mar que bañaba la ciudad.

También amplían de año en año el repertorio de las piezas que interpretan. Para este febrero presentan una nueva y hay otra que están ultimando.

La marcha de San Sebastián les toca «muy hondo» en la Artesana, tal y como reconocen, pero agregan que, al margen de la seriedad que exigen ciertos papeles en el desfile, hay momentos distendidos que requieren de lo contrario. Con el último ensayo celebrado ayer, tienen ya todo listo, como el resto. O.L.