Ur irakinetara, ez

Animaliak babesteko indarrean duen legerian egin duen azken berrikuspenaren harira, Suitzako Gobernuak erabaki bat hartu du krustazeoei dagokienez, otarrainei aipamen zehatza eginda: hemendik aurrera, kozinatzeko garaian, ezingo dira bizirik irakindako uretan sartu; eta hil aurretik, bai ala bai, burtzoratu egin beharko dituzte sukaldariek.
«Bizirik dauden krustazeoak, otarraina barne, dagoeneko ezingo dira izotzetan edota izoztutako uretan batetik bestera eraman. Uretako espezieak beren ingurune naturalean mantendu behar dira», ohartarazten du martxoan indarrean sartuko den araudiak.
Alabaina, ez dago krustazeoen egoerari bakarrik zuzendurik, jaso ditu beste neurri batzuk ere: animalia-kumeen legez kanpoko etxaldeak desagerrarazi nahi ditu, zauriturik edo gaixorik dauden abereak hiltzeko baldintzak zehaztu, zakurrak zigortzen dituzten gailu automatikoak debekatu...
Suitzako legeriaren aldaketa horren aurretik, joan den ekainean, Italiako epaitegi batek deliberatu zuen jatetxeetan otarrain biziak izotzetan mantentzerik ez dagoela, «justifikatu ezinezko sufrikarioa pasarazten baitzaie».

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
