GARA
KANBO

Lapurdi barnealdea jasaten ari den etxegintzaren presioak kezka sortu du

Duela bi hamarkada kostaldean altxatu zen olatua lehorrera heldu delako kezkatuta daude Euskal Herria Bai-ko hautetsiak. Etxebizitzen prezioak eta bigarren bizitokien kopurua etengabe gora egiten ari diren unean «berantegi izan aitzin» neurriak hartzea eskatu dute.

2017ko urte amaieran INSEEk demografiari buruz eta, preseski, bizitokien bilakaerari buruz, bere azkeneko txostena plazaratu zuen. Baionako populazioak %0,8 gora egin zuela iaz jasotzen duen ikerketak beste fenomeno batez oharra egiten zuen. Lapurdiko hiriburuaren «erakargarritasunak» inguruko herrietan eragina baduela argiki erakutsi zuen estatistikak.

Baionatik gertu diren herrietan biztanle kopurua azkarki emendatu da azken urteetan eta eskaera horri erantzuteko higiezin proiektuak ugaritu dira.

Erroldari begiratuta, iazko urtean %3,6 emendatu zen Larresoroko populazioa, %3,3 Basusarrikoa, %3,2 Milafrangakoa... Hiru herri horiek dira biztanle emendaketarik handiena izan dutenak. Izan ere, Kanbo edo Uztaritze bezalako herriek ere oso antzeko egoera izan dute.

Baiona eta Donibane Garazi arteko errepidea hartuz gero, ezker-eskuin agertzen diren etxebizitzak saltzeko iragarki handiak begiratu besterik ez da behar herritarrengan piztu den kezkaz jabetzeko. Finean, azkeneko hamarkadetan kostako herrietako biztanleak –bereziki belaunaldi gazteak– kolpatu zituen egoera barnealdera zabaltzeko bidean da.

Euskal Herria Baiko Lapurdiko hautetsiek agerraldia egin zuten iragan larunbatean, Kanbon, egoera horren aurrean «berant izan aitzin» maila ezberdinetan neurriak galdegiteko.

Lege berria aurki

Herri mailan urrats batzuk eman ahal direla defendatu zuen EH Baik, besteak beste, Uztaritzeko Herriko Etxean agintzen duen koalizio zabalak etxebizitza sozialak eraikitzeko eginiko hautua nabarmenduz. Hala ere, hirigintza alorrean legeak kosta eta barnealdea bereizten dituenez, bigarren eremuko udalek askoz esku sartze eskasagoa dute afera honetan. Arau hori aldatzearekin batera, aurki Gobernu frantsesak Etxebizitza Lege berria proposatuko duenez eztabaidan eragiteko asmoa agertu du EH Baik. Horretarako, parlamentariekin bilerak eginen dituela iragarri du. Era berean, koalizioak antolatuko dituen ekimenetara hurbiltzeko gonbidapena luzatu diete herritar guztiei Kanbon eginiko agerraldian.

 

Plan de vivienda, mapa de tierras agrícolas

El plan urbanístico aprobado recientemente por Kanbo (PLU) provocó la enésima polémica relativa a la usurpación de tierras agrícolas. La asociación Lurzaindia llevó, precisamente esa denuncia, a las puertas del último consejo comunitario de la Mancomunidad Vasca, en Baiona.

En un momento en el que la primera institución de Ipar Euskal Herria aborda el debate sobre el proyecto de territorio esta cuestión, siempre presente en el debate público, promete ser un tema, más candente si cabe, en los próximos meses. En declaraciones a GARA, uno de los dos presidentes de Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG), Beñat Molimos, estima que el reto es plantear una política activa y no solo reactiva para proteger la vida agrícola de la voracidad inmobiliaria. «Del mismo modo que se hacen planes para construir, hay que trazar una cartografía de las tierras agrícolas, y luego planificar a escala del territorio», afirma. EHLG cruza propuestas con la Mancomunidad, cara a acelerar un debate que, advierte Molimos, «no puede esperar». Maite UBIRIA BEAUMONT