Lanuzteak Zumaiako Astilleros Balenciagan, enpresa itunaren alde
Enpresa itun duin baten alde, bi orduko lanuzteak egiten hasi ziren atzo Astilleros Balenciagako langileak. Agertu zutenez, urtebetetik gora daramate enpresarekin hitzarmen berria negoziatzen, ez aurrera ez atzera. «Gure partetik, entzuteko, hitz egiteko eta akordiora iristeko borondate osoa erakutsi dugu. Enpresak beti entzungor egin die gure proposamenei, ordea». Horregatik, beharrezko ikusi dute mobilizatzea. Hauek dira oraingoz iragarri dituzten lanuzteak: gaur eta bihar, 09.00etatik 11.00etara; otsailaren 2an, egun osoko greba, 08.00etatik 12.30era eta 14.00etatik 17.30era; eta otsailaren 5 eta 6an, 09.00etatik 11.00etara eta 15.00etatik 17.00etara.

Eguneko gaiak
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Eguneko gaiak
Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Eguneko gaiak
«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Eguneko gaiak
«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

Eguneko gaiak