Everesteko notarioa

Elizabeth Hawley, Himalaiako eta, zehatzago esanda, Everesteko kronista gisara ezaguna, atzo goizaldean zendu zen Katmanduko ospitalean, pneumoniak jota, 94 urterekin. 1923an Chicagon jaioa, kazetari honek 50 urtetik gora zeramatzan Himalaiako gailurretara igotzen ziren espedizioetako kideak (bai mendizaleak, baita xerpak ere) elkarrizketatzen eta igoera horien berri ematen.
Hartara, inoiz igo ez bazituen ere, munduko mendi altuenen gaineko ezagutza handia pilatu zuen urteekin. Eta, azkenerako, haren iritzia ziurtagiri modukoa zen mendizale batek gailurrik jo zuen edo ez jakiteko; notario tankerako figura bihurtzeraino. 1991n Himalaiako Datu Basea sortu zuen, mendilerroko tontorretara egindako igoaldien kontrola daraman erregistroa.
Kazetari estatubatuarraren elkarrizketek hainbat iruzur azaleratzeko balio izan dute. Horien artean dago Oh-Eun-Sun korearrarena. Kanchenjunga igo zuela esan zuen eta, hortaz, 14 zortzi milakoak egiten lehenengo emakumea zela, baina Hawleyk igoera «eztabaidan» zegoela idatzi zuen bere erregistroan. Azkenean, Edurne Pasaban tolosarrari aitortu zitzaion balentria hori.

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
