Larraldek eta Ospitalek ez dute ligaxkaren lehen saioan hutsik egin
Ez da ezusterik izan, eta Ospitalek eta Larraldek irabazi dituzte Berezkoen Buruz Buruko finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldiko bi partidak. Finalean izateko bi faboritoek urrats garrantzitsua egin dute.
Atzo goizean Larraldek ez zuen izan inolako arazorik Ximun Lanbert 40 eta 14 mendean hartzeko. Lehen tantotik faboritoak aurre hartu zuen, eta 44 minutu nahikoak izan zituen lehen puntua lortu eta finalerako bidean leku zuzenetik abiatzeko.
Lanberten lana ez zen erraza, izan ere, ostegunean jakin zuen ligaxka honetan izango zela. Egungo txapelduna, Ducassou, aritu behar zen, baina ez du gainditu bere lesioa, eta uko egin behar izan dio lehiaketari. Lanbertek hartu zuen haren lekua, eta Larralde bere gainetik pasatu zen.
Herenegun iluntzean, berriz, lan gehiago egin behar izan zuen Ospitalek Bilbao 40 eta 37 menderatzeko. Bilbao bikain hasi zen, eta 1-11 ere egon zen aurretik, baina gero 12na eta 13na berdindu ostean, Ospitalek ihes egin zuen markagailuan, nahiz eta amaitu arte ezin izan zuen lasaitu, beti gainean izan baitzuen Bilbao.
Bigarren Mailan ere hasi da finalerdietako ligaxka, eta Iturbe eta Palomes izan dira garaipenak lortu dituztenak. Iturbek aparteko eragozpenik gabe menderatu ahal izan zuen Intxauspe 40 eta 27. Lehen kanporaketatik ari da jokatzen Iturbe, profesionaletara pasatu berria baita, baina daraman bidea ikusita, finalean izateko aukera asko ditu. Beste neurketa, askoz ere estuagoa izan zen, eta han Palomesek 40 eta 37 irabazi zion Laurent Lanberti. Neurketa parekatua izan zen, eta Palomesek norgehiagokako azken txanpan erabaki zuen.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
