GARA
BERMEO

Langileen bizia interes ekonomikoen gainetik dagoela aldarrikatu dute

Joan den ostegunean hil zen Yao Amevdezi Ghanako arrantzalea, Bermeoko Atunsa enpresako langilea, Indiako Ozeanoan. Gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin zuen atzo Bermeoko Lameran, armadoreen interes ekonomikoen gainetik biziaren alde borrokan ari delako.