100 saltoki eta 250 abelburu San Blas azokan; gaur hotzik ez Abadiñon
Heldu da tradizio handiko hitzordua eta ohiko negu gorriko giroarekin iritsi da beste behin ere. San Blas azoka ezagutzen duenak badaki hangoa zer den, azoka zaharrak ez du giroa epeltzeko ahalmenik galdu eta, zapatuarekin etorrita, jendetza espero da. Abereen erakusketa ospetsua, baserritarren saltokiak, tresne- ria, landareak, bertsolariak... prest dena, goizetik gauera jai giro beroa zabaltzeko.
Udalak emandako datuen arabera, 100 saltoki inguruk eskainiko dituzte produktuak, baserriko baratzeetan jasotako onena eta etxean egindako gutiziak: ogia, euskal pastela, kontserbak, hestebeteak, marmeladak, esnekiak, eztia... Ohiko erroskillak salgai jarriko dituztenak 21 dira eta azoka eremuan kokapen ezberdinetan banatuta egongo dira, eta Arbaso artisau elkarteak 26 saltoki egokitu ditu Txanporta plazan. Horrekin batera, baserriko makinen 19 saltoki (Gaztañodi eta Iturritxo kaleetan), 7 talo txosna (Ferialeku plazan eta Trinketeko parkingean) eta 12 landare saltoki daude, besteak beste.
Jende andana erakartzen duen abereen atalean, 100 buru inguru izango dira salgai Trinkete ondoko karpan: zaldiak, behiak eta ardiak gehienbat. Horiez gain, 150 abelburu inguru jarriko dituzte ikusgai: Euskal Herriko zaldiak (4), pottokak (1), zelatzeko pottokak (2), blonda behiak (8), azpigorri ahuntzak (12), Enkarterriko astoak (4), sasi ardiak (12), Karrantzako ardi muturbeltzak (12) eta ardi latxak (14), besteak beste.
Urteroko sari banaketa egongo da abere onenen artean. Antolakuntzak garaikurra eta 300 euroko saria emango dio lote onenari, herriko behi, zekor eta zezen onenei.
Udalak nabarmendu du azokak baserrietako gizon-emakumeek egiten duten lanaren erakusleiho izaten jarraitzen duela eta beronen balioa nabarmendu beharra dagoela. Kanpotik etortzen diren bisitariei garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egin die.
Azokaren inguruan programa zabal bat jarriko da martxan goiz-goizetik, Txanbolin taldeko txistularien kalejirarekin. Eguerdian ohiko bertso saioa izango da Ferialeku plazan, aurten Txaber Altube, Aitor Bizkarra eta Garikoitz Sarriugarterekin. Herri-kirol probak iragarri dituzte eguerdirako probalekuan. XVII. Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketa jokatuko da, eta I. Emakumezko Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa.
Arratsalde partean erromeria eskainiko du Lotxo taldeak Ferialeku plazan; gauean idi-probak hasiko dira (25 idi-uztarri lehiatuko dira gaurtik 12ra arte) eta Dj Miau-ren kontzertua izango da txosnagunean.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
