«Historiagintzaren ikuspegi berriak: teoria eta praktika» liburua kalean
Bakarne Altonagak, Maialen Arangurenek eta Aintzane Rinconek idatzitako “Historiagintzaren ikuspegi berriak: teoria eta praktika” liburua eman du argitara UEUk.
Historiagintzaren alderdi teorikoen inguruan hausnartzen duen euskarazko testuliburu bat idatzi nahi izan dute. «Azken hamarkadetako ikuspuntu teoriko berritzaileenak plazaratzeaz eta azaltzeaz gainera, historiografia klasikoaren berrikuste kritikoa eskaintzen da», diote egileek.
«Bildu ditugun hausnarketak postsoziala deitutako berrikuntza teorikoetatik abiatzen dira. Ildo horri jarraituz, ulertzen dugu subjektu eta gertakari historikoak ez direla kondizio material eta ekonomiko hutsen arabera azaltzen, baizik eta tokian tokiko eta garaian garaiko marko diskurtsibo eta emozionalak ere prozesu eta aldaketa historikoetan erabakigarriak izan direla».
«Identitatearen, subjektibitatearen, gorputzaren, feminismoaren, modernitatearen, postmodernitatearen, boterearen, postkolonialismoaren... inguruko gogoeta eskaini nahi dugu», gaineratu dute egileek.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
