Aprendiztegiko lehenak

Aprendiztegi Nazioarteko Ontzigintza Eskola bere lehenengo pausoak ematen ari da –iazko irailean sortu zuten– eta une honetan bi proiekturekin ari da aldi berean. Aurrenekoa, “Maribeltz” izeneko euskal batel tradizionalaren erreplika eraikitzea: XX. mendearen erdialdera Getarian egindako ontzia da eta bere funtzio nagusia bazterreko arrantza izan da. «Proiektu honen bitartez, ikasleek euskal ontzigintzaren tipologian eta tekniketan barneratzeko lehen prozesuari ekin diote eta euskal itsas ondarearen berreskurapen proiektu bat dela esan daiteke», agertu dute eskolako arduradunek.
Bigarrena, berriz, Irlandako Waterwag erako ontzi tradizional baten erreplikaren eraikuntza da. Prozesu hau gainbegiratzeko, Dublineko Waterwag Club elkarteko bi aditu izan berri dira Albaola Itsas Kultur Faktorian. «Ontzi mota irlandar hau bela estropadetarako erabili den lehenengo monotipoa da munduan».
Birritan egingo dute ikuskaritza lan hori aditu irlandarrek: joan den astekoa, ontzia oholez estali aurretik, eta uretaratzea baino lehenagokoa.
Bi errepliken eraikuntza jendaurrean egiten ari dira, Albaola Itsas Kultur Faktorian.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
