Iker Gallastegi, Eliren semea eta hiru presoren osaba, zendu da
Eli Gallastegi Gudari zenaren semeetako bat, Iker, zendu da. Militantzia politiko sakon eta luzea izan du. Bi datu ematearren, 1962an konfinatua izan zen, EGIko kide zelarik, eta 2009an zigortu egin zuen Auzitegi Nazional espainolak «terrorismoa goratzea» leporatuz.
Ezker abertzaleko militante sutsua izan zen Iker gazte-gaztetik, ETArekin bat egin zuen EGIko adarreko kide izanik. Borroka armatuaren beharraz mintzo zen, esaterako, 1962an Parisetik: «Agintekeriaren aurrean, armei eusten dien abertzaletasuna baino ezin daiteke nagusitu».
83 urte zituela, 15 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Gallastegiri, ETAren jarduna «goratzea» egotzita.
Hiru dira espainiar kartzeletan uzten dituen ilobak: Irantzu Huelvan, Orkatz Castello-n eta Lexuri Almerian.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
