J.L.
Harri-jasotzea

Xabier Aranburuk ongi bete du bere helburua

Xabier Aranburuk lortu zuen Urrezko Harri-jasotzaileen finala jokatzeko falta zen txartela, atzo, Oñatin jokatu zen saioan behar zituen kiloak jaso ostean. Bi minutuan 175eko errektangularrari 7 jasoaldi eman zizkion, eta beste horrenbeste jasoaldi 150eko kubikoari beste bi minutuan. 2.275 kilo jaso zituen.

Iban Ugartemendia ere jardun zen, eta honek errektangularrari lau jasoaldi eman zizkion eta bost, kubikoari. Denera, 1.450 kilo bizkarreratu zituen, eta finaletik kanpo geratu zen. 

Ondorioz, ete lehen fasea amaituta, Aranburu, Illarramendi eta Galarraga izan dira finalerako sailkatu diren kirolariak. Hiruren artean erabakiko da aurtengo lehiaketa hau.