«Behinola»-k haurrentzako aldizkariak jorratzen ditu zenbaki berrian
“Behinola” aldizkariak atera du bere 36. zenbakia. “Lau eskutara” atala bi musikarik osatu dute: Maite Larburu hernaniarrak (Neighbor taldearen sortzailea), eta Helena Casas katalanak (2PrincesesBarbudes konpainiako kidea). Haurrentzako musikari buruzko hausnarketa egin dute zenbaki berrian. Etxeko txikienei zuzendutako aldizkariei ere erreparatuz Gustavo Puerte Leisse elkarrizketatu du Galtzagorri Elkarteak.
Castillo Suarezek, bestalde, bere liburu kuttunak zeintzuk diren kontatu du aldizkarian… “Tango iritsita, hiru dira” eta “Amonatxoak”. Eta azkenik, Patxi Zubizarretak eta Josune Urrutia ilustratzaileak elkarlanean ondu duten istorioa ere irakur daiteke “Behinola”-n.

Euskal Herria
Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Eguneko gaiak
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Eguneko gaiak
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Eguneko gaiak
Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Eguneko gaiak