Emakume Master Cup-eko finalerdiak, erabakita Promozio Mailan
Alaitza Badiola (Azpeitia)-Oihana Orbegozo (Azpeitia), Maddi Unanue (Azpeitia)-Naroa Agirre (Azpeitia), Ainhoa Urien (Abadiño)-Amaia Vicario (Donostia) eta Nagore Aramendi (Azpeitia)-Oihana Unanue (Azpeitia) dira Laboral Kutxa Emakume Master Cup lehiaketaren Promozio Mailan finalerdietara sailkatu diren lau bikoteak.
Final-laurdenak igandean jokatu ziren Markinako pilotalekuan eta, antolatzaileek aipatu dutenez, jende asko bildu zen harmailetan. Alaitza Badiolak eta Oihana Orbegozok Gentzane Aldai eta Izaskun Martin 18-12 menderatu zituzten; Maddi Unanuek eta Naroa Agirrek, 12-18, Araitz Eizagirre eta Naroa Elizalde; Ainhoa Urien eta Amaia Vicariok, 6-18, Maite Tolosa eta Ane Arteaga; eta Nagore Aramendi eta Oihana Unanuek, 8-18, Jone Goiri eta Ane Baraiazarra.
Lehen Mailari dagokionez, final-laurdenetako partidak datorren igandean jokatuko dituzte Zamudion, 11.30ean hasita. Hortik aurrera, bi mailetako neurketak batera jokatuko dira: finalerdiak martxoaren 18an, Oñatin, eta finalak 25ean, Eibarko Astelena pilotalekuan. Jaialdi horiek ETBk zuzenean eskainiko ditu.
Erremonteko aurkezpenak
Gaur erremonteko bi torneo esanguratsu aurkeztuko dituzte. Batetik, Oriamendi 2010 enpresak 8. Sagardoaren Txapelketari buruzko xehetasunak emango ditu, 19.00etan, Bereziartua sagardotegian. Bertan izango dira sagardotegietako ordezkariak, pilotariak eta enpresako arduradunak. Goizean, 11.30ean, Iruñeko Alde Zaharreko 5. Txapelketa aurkeztuko dute. Ekitaldia Kondestable jauregian egingo dute, antolatzaile eta babesleekin.

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
