GARA
AMURRIO

LABek ez du sinatuko Tubacex-eko azkenengo hitzarmena

Tubacex enpresako zuzendaritzaren eta ELA eta CCOO sindikatuen eta delegatu independenteen arteko akordioaren aurka agertu da LAB. Hala, gaurko langileen batzarrean ezezkoa emango duela jakinarazi du, izan ere, beraien ustez «hitzarmen hau onartzeak atzerakada berria dakar».

Azaldu duenez, akordio honek ez du hobetzen azken lau urteetako egoera eta zuzendaritzak akordio bat txalotzen duenean «zerbait txarto egiten ari garen seinale» dela gaineratu du.

«Sinatu duten sindikatuek esan digute lau urteko epean 25 milioi inbertituko dituela enpresak», argitu du LABek, baina inbertsio horiek nola egingo diren galdetzean erantzunik ez dutela jaso nabarmendu du.

Aukera berdintasuna bermatzea, behin-behinekotasuna jaistea eta lan malgutasuna geldiaraztea dira, besteak beste, LABek babesten dituen edukiak.