Finalerdietan aritzeko azkeneko txartela banatuko da 
Berezkoen Binakako Txapelketako finalerdietan aritzeko azkeneko txartela banatuko da gaur Arrangoitzeko trinketean, 19.30ean. Bertan, Lehen Mailako laugarren sailkatuek, Larraldek eta Iturbek, Bigarren Mailako lehen sailkatuen aurka, Elgarten eta Cubiaten aurka, alegia, jokatuko dute.
Irabazten duen bikoteak Lehen Mailako finalerdia jokatuko du, eta galtzen duenak, berriz, Bigarren Mailakoa. Larralde eta Iturbe dira faboritoak, eta eurek ez irabaztea ezuste handia izango litzateke. Hala ere, ezin esan orain arte lehiaketa ona egin dutenik. Buruz Burukoan Lehen eta Bigarren Mailako txapeldunak dira, eta eurengan itxaropen asko zeuden, baina partida bakarra irabazi dute orain arte. Badute zuzentzeko astia.
Elgartek eta Cubiatek ez daukate galtzeko ezer. Irabazita sekulako saria jasoko lukete, eta galduko balute, berriz, dauden lekuan jarraituko lukete, txapela lortzeko itxaropen osoarekin.

«Espainia da gure gudu zelaia eta inork ez du onartzen»

Otegi: ¿Por qué colaboramos en Iruñea y Baiona y no en Gasteiz?

El plan estrella de Lakua en Vivienda depende de una consultora madrileña

Un hombre tranquilo
