Arsuagaren «Lorategiak airean», Sancho el Sabio fundazioan
Mariano Arsuaga artista gipuzkoarraren hogeita hamar lan inguru biltzen dituen erakusketa zabalik dago Sancho el Sabio fundazioan, “Lorategiak airean / Jardines en el aire”. Lan horien bitartez Arsuagaren lan artistikoaren ikuskera antzeman daiteke. Maiatzaren 31ra arte izango da ikusgai.
“Lorategiak airean / Jardines en el aire” elkarren osagarri diren hiru erakusketa biltzen dituen proposamen baten atala da. Lehenengoa joan den udazkenean egin zen, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturguneko Ganbaran; bigarrena negu honetan aurkeztu zen Iruñeko gotorlekuko Mistoen Pabiloian; eta hirugarrena hau, Sancho el Sabio Fundazioan jarri duten hau. Hirurek partekatzen dute elkartzen dituen katalogo-artxibategia.
Lanak
Arabako hiriburuan Arsuagaren hogeita hamar lan inguru daude ikusgai, material eta teknika ugaritakoak. Inprimatuta dagoen sarrera-panel batek ematen die bidea beste lau ohol-taulari. Lau horietan 2017. urteari dagozkion lan-egunkarien orriak daude, erakusketa hauen prestaketara emanak. Bertan, irakurketak, aipuak, margolariei buruzko erreferentziak, marrazketak, argazkiak eta bestelako testuak jasotzen dira. Gainera, blok handi bi ere badaude, egunak erregistratzeko beste modu baten adibideak, eta bidaia-koaderno batzuk ere bai.
Erakusketa osatzeko lau margolan akrilikok eta plastikozko errafiazko lau biribilki daude erakusketa eremuetako lurrean zabalduta. Era berean, marrazkien, egunkarietako orrien eta azken hau baino lehen egin diren erakusketa bien hautaketa bati dagozkien 190 argazki ikusi ahal dira pantaila batean.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
