Txapelketa Nagusiaren monografikoa dakar «Bertsolari» aldizkariak
“Bertsolari” aldizkariak joan den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruko monografikoa dakar bere udaberriko alean. Kontu asko azaleratu ziren iazko txapelketan: bertsotan aritzerakoan ahozkotasunaren eta hizkuntza literarioaren inguruan sortu den eztabaida, periferiak eta erdiguneak, bertso belaunaldi berriaren presentzia, txapelketen historian nabarmendu diren bertsolari batzuen agurra bertso lehiaketei, sare sozialetako kalaka, eta abar.
Mota guztietako edukiak dakartza ale honek. Hasteko, Patxi Huarte “Zaldieroa”-ren umore grafikoa. Ondotik, “Kanpotik” atalean, Hedoi Etxarte mintzo da bertsolaritzarekin daukan harremanaz.
Bestalde, Eneko Bidegain epaimahaikide aritu da Txapelketan zehar, eta lehiaketaren inguruko bere begirada berezia eskaintzen du.
Finalaren eguneko kronika egin zuten Gorka Azkarate eta Manex Mantxola berriemaileek bere momentuan eta hura dakarte gogora.
Finaleko protagonista batzuek ere idatzi dute, abenduaren 17ko egun hartan bizi izan zituzten gorabeheren bueltan. Zortzi finalistetatik seik idatzi dute: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi eta Beñat Gaztelumendik.
Esanguratsua izan da azken Txapelketa Nagusi honetan emakumeek izan duten pisua, eta horri buruz, bereziki, eta txapelketaren inguruan, orokorrean, mintzatu dira Miren Amuriza bertsolaria, Maite Berriozabal gai-jartzailea eta Nerea Bruño epailea, Manex Mantxola kazetariarekin.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
