Gaztedik eraman du aurreneko txapela
Gaztedi A taldeak irabazi du Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketa 680 kiloko mailan. Laukizko taldea azken jardunaldira abantailarekin iritsi zen, baina itxierako saioan ere onena izan zen, inork zalantzarik izanez gero, haiek ere uxatzeko.
Gorriek jokatutako tiraldi guztiak irabazi egin zituzten saioa eta txapela irabaziz. Bigarren posturako, berdinketa egon zen Gaztedi B eta Goiherriren artean azken jardunaldian. Bi taldeek Gaztedi A taldearekin galdu egin zuten, eta gainerakoak menderatu egin zituzten. Euren artekoa berdinketan amaitu zen, tiraldi bana irabaziz. Hala ere, lehen jardunaldiko puntuak kontuan hartuta, sailkapen nagusian bigarren postua Goiherrirentzat izan zen, eta, hirugarrena, Gaztedi B taldearentzat. Atzetik, Mutriku, Getxo, Akelarre eta Gaztedi C sailkatu ziren.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
